Txingak


Nondik dator eta Historioa

Txingak Bizkaian, Gipuzkoan Araban eta Nafarroan egindako proba da. Txingak beti oro 50kg-koak izan dira gizonenetzat eta 25kg emakumeentzat. Parte hartzaileak egin behar dutena 28m-ko luzera joan etorria ahalik eta luze gehien.

Modalitate honi buruzko lehen aipamenak mende hasierakoak dira. Batez ere Bizkaian egiten zen, baina gerran eta gerraostean erabiltzeari utzi zioten. Bestalde autore batzuek esaten diguten bezala Pedo Urizarbarrena aritu zen txinga proba egiten eta bere uztez errotetan hasi zen pisu handiko 25-50 kg erabiltzen zituztelako (Mendizabal et al., 2009). 

Bestalde autore berdinak adierazten digute Txinga-eroatea hirurogeiko hamarkada inguruan onera etorri zen eta kirolari batxuk parte hartu zuten probetan; horien artean, Juan Urberuaga «Oizko Lehoia», Aulestiko Landaburu, José Antonio Maguregui «Iparraguirre», «Ormaetxe» edo José Gurrutxaga (Mendizabal et al., 2009).

Bestalde aldaketa nabarmena hirurogeita hamarkadan nabarmendu zen antzinako erabiltzen ziren uztail lodiak alde batera utzi zuten kulunka ugari egiten zutelako. Beraz, gaur eguneko pieza erabiltzen hasi ziren. Aldaketa nabarmen hari esker, kirolariek plaza kopurua bikoiztu egin zuten . . . bai eta hirukoiztu ere (Alkorta., 2005; Mendizabal et al., 2009).

Amaitzeko ainbat kirolari ospetzu hartu ditzakegu kontuan guztiek zerbait irabazi egin dutenak. Ez daulagu informazio gehigarririk, baina, esan dezakegu behien esnetik ere datorrela txinga eroatea. Lehen autorik eta kamiorik gabe esnea etxe guztietara eraman behar zutelako.

Instalakuntza eta Materiala

Plaza-Pista

Pistak behar den instalakuntza izango da. Txingak aurrera eramateko 28 metro behar dira joan etorria egiteko. Pistan behar dena bakarrik 28 metro eta ilara bakoitza parte hartzaile bakoitzeko, beraien artean oztopo egin ez izateko.

Araudia

Lehenik plaza edo iltzearen neurria eta txingen pisua izango da kontuan izan behar duguna zeinek, ahal izan ezkero eta txapelketa ofizialetan ematen den bezala 28 m-koa eta 50kg-ko izango dira aurretik aipatu dugun lez. Azken hauen forma zilindrikoa izan beharko dira, 30zm-takoak eta 16zm-ko diametroarekin. Heldulekuak 5,5zm izan beharko ditu eta 22zm-tako lodiera eta laua izan beharko da. Txapelketa ofizialetan txingek izan behar duten pisua; seniorrak 50kg, gazteak 35kg eta emakumezkoak 25kg dira. Partaideek bereak diren txingekin parte hartu dezakete betiere arau ofizialen legalitatearen barne badaude. 

Horrez gain, partaidetzaren ordena zehaztuko da zozketa baten bitartez eta ez dira 3 minutu baino gehiago igaroko aurrekoak bukatu eta hurrengokoak hasten den artean. Epaileak prest esandakoan kirolaria prestatuko da eta txilibitua jotzean hasiko da lanean.

Nahi izanez gero, lehiaketan zehar gelditu ahal izango dira baina txingak eskuetatik zintzilik izan beharko dituzte. Zenbait kasutan kirolaria kanporatua izan daiteke, hala nola, eskuetan produkturen bat eramatean, txingak aurrentz botatzean edota bueltaka uztekotan (Eusko Jaurlaritza, 2005).

Txingak

Txingak Mutiletan eta Emakumetan desberdinak izango dira. Txingak 25kg emakumetan eta 50kg gizonetan behar den material bakarra izango da. Ikastolan beste materialak erabili ahal dira ala nola botilak edo koloreko poteak.

Hezkuntzarako Proposamena

Txingak hezkuntzan hainbat aldaera desberdin egin dezakegu hala nola jolas-joko ugari baina lehenik eta behin progresio bat egingo dugu.

 HATZ BIHURRIAK 

Bikoteek eskuineko eskuak elkartu behar dituzte, elkarren hatzak helduz (hatz lodia izan ezik). Bakoitza bere kidearen hatz lodia zapaltzen saiatuko da. Joko-jolas honekin lortzen duguna teknika aurrera eraman eta hatzamar lodia flexibilitatea eman txingak ondo hartzeko. Berotzeko komendagarria da, eskuak berotzea beharrezkoa da mina ez egiteko.


Erreferentzia Bibliografikoak

Cano, L., eta Garcia, O. (2000, Azaroa). Entrenatzaile eta irakasleentzako fitxa didaktikoa herri kirolak. Kirola euskeraz. https://acortar.link/MnjiE8 

Mendizabal Elordi, I., Lizarraga Sainz, K., eta Fuentes Mateos, J. M. (2009). Guia para la enseñanza de herri-kirolak. Eusko Jaurlaritza. 

Esko Jaurlaritza. (2005). Txinga-eroatea eta ontzi-eramatea. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar