Pasaka

Zer da Pasaka

Pasaka, euskal pilotaren historioaren aintzindariak diren jokoen parte den Courte Palme-ren jokamoldea da. Joko zuzenen artean trinketan jokatzen den bakarra da, bi biren aurka lehiatuz. Bi momentu desberdindu daitezke pasaka-ra jolasten dugunean. Lehenengoa sakea egiteko momentua, non derrigorrezkoa den finkatuta dagoen espazio jakin batera pilota jaurtitzea eta bertan botea ematea errestoa egin aurretik. 

Bigarrena, dinamika librea da, non premia nagusia pilota beste zelaira botatzea izango den. Joko honek dituen ezaugarri berezienetariko sarea da, modu honetan helburua, behin sakea burututa aurkako zelaian pilotak bi bote ematea izango den. Pelotako beste joko batzuk ez bezala, kintze sistema erabiltzen da tantoak zenbatzeko, konkretuki 13 jokoetara jokatzen da (Altube, 1993).


Jatorria eta historia

Pilota joko honen jatorria XIII eta XIV. mende bitartean kokatu dezakegu, Baztaneko zonaldean Elizondon finkatuz. Antzina, arkupetan, ataritan, eleizpetan jokatu ohi zen, baita Elizondoko udaletxearen aterpean ere. Modu honetan, Nafarroa kokatu dezakegu joko honek indar handia izan duen toki bezala nahiz eta beste herri batzuetara garatu zen ere. Frantzian asko jokatzen zen ere bai bertan trinketari, tripot bezala ezaguna egiten zen eta jolasaren dinamika berez, oso antzekoa zen (Imbuluzqueta, 1999).

Hala ere 1976. urtean Pasaka azken txapelketa jokatu zen Elizondon eta gaur egun Hego Frantziako trinketa batzuetan jolasten jarraitzen badute ere, ez da Elizondon tradizionalki jokatzen den bezalakoa (Imbuluzqueta, 1999). 

Jokoa famatu egin zen eleiz gizonen artean, eta arkupetan jokatzen zuten eta dokumentu grafikoei esker jakin dezakegu zenbaitetan bi biren aurka jokatzeaz gain, bat baten aurka edo hiru hiruren aurka jokatzen zela ere (EFE, 2023).

Izan ere, batzutan zigortuak izaten ziren, eliza-prozesuak irekiz hauen kontra praktikan ekiteagaitik. Orokorrean hauek izaten ziren arrazoi nagusiak; eliztarren artean iskanbila sortu, sotana goratu, jokotik eratorritako liskarretan parte hartu eta orokorrean eleizak markatzen zituen kodigoen aurka joaten zen edozein jarrera betetzen bazuten (EFE, 2023).

Materiala eta Espazioa

Sarea. Elementu hau erabakigarria da tantoa ona edo txarra den zehazteko, izan ere, pelota sarea pasatu behar du aurkako zelaira jokatzen dugun bakoitzean. Horrez gain, ez da erabiltzen inongo marren dinamikarik, soilik sarea daukagu eta (Imbuluzqueta, 1999).

Guantea. Azpimarratu beharra dago jokoaren jatorrian jokalari bat ere ez ez zuela inongo esku babesle-oporrik eramaten. Pilotak ez zuen uzten zauririk beste pelota jokoetan gertatzen zen  bezala. Hala ere, esan beharra dago gaur egun dinamizatzen diren txapelketetan guante motza erabiltzen dela (Altube, 1993).

Pilota. Antzina jokatzen ziren pelotek 200 gr-tik gorako pisua zuten, normalean 250-350 gr pisatuz eta aparteko kasuetan joko motzetako pelotak 800 gr pisatzera ailegatuz. Honezkero ez du bote handirik ematen lurra ikutu ostean. Lehen aipatu dugun bezala pilotak ez zuen minik egiten eta horregaitik eskuz jokatzen zen. Gainera joko zuzenetatik dagoen pilotarik handiena da pasakan erabiltzen dena (Imbuluzqueta, 1999).

Trinketa

Pasaka deituriko courte paume-aren euskal aldaerara jokatzeko espazioari izena emateko erabili zen trinketa terminoa, dirudienez, frantsesezko trinquet hitzetik eratorria da, pilota jokorako erabiltzen zen tresna (FEP, 2025).

Neurriak honako hauek dira;

Kantxare luzeera: 28,5 m.
Kantxaren altuera: 8,5 m.
Kantxaren zabalera: 8 m.
Teilatutxoaren luzeera: 28,5 m.
Teilatutxoaren altuera: 1,90 m. 2,25 m.
Teilatutxoaren zabalera: 1,30 m.

Euskal pilotako trebezia eta erresistentzia frogan jartzen dituen zelaia. 4 paretez osotua eta inklinatuta dagoen zabaitxo bat luzeeraren aldeetako batean. Zabaian botea ematea baimenduta dago (FEP, 2025).

Beste joko zuzenetan gertatzen ez den bezala pasakan ez dira lurreko marrarik erabiltzen. Jokoan zehar bote eta atzeko paretak jo ahal ditu baita laterala ere (Imbuluzqueta, 1999).

TEKNIKA

Pashaka jokoaren teknika tamaina eta pisu handiko pilota bat jotzeko soilik erabiltzen den eskuan oinarritzen da, bote oso eskasarekin, eta horrek jokalariak maiz makurtzera edo pilota airean moztera behartzen ditu (Imbuluzqueta, 1999). 

Elementu tekniko bereizgarri bat fraidearen erabilera da. Frontiseko alakak pilota norabide desberdinetan desbidera dezake inpaktu-angeluaren arabera, eta horrek konplexutasuna gehitzen die itzulketei (Imbuluzqueta, 1999).

TAKTIKA

Taktikari dagokionez, jokalariek pilota kontrako zelaiko hutsuneetan jarri beharra dute helburu pintzipal gisa, ahal den ehinean iristeko zailak diren eremuetan kokatuz, eta baloiaren pisuak eragiten duen mugikortasun txikiaz baliatuz. 

Sarearen ondoan egoteak aukera ematen du gaizki itzulitako pilotak errazago eta arinago itzultzeko. Gainera, alakak ustekabeko erreboteak sortzeko erabiltzearen abantaila ateratzen da, eta zelaiaren ertzean ikusleen presentzia kontuan hartzen da, pilotarekin duen interakzioaren arabera puntuaren garapenean eragina izan dezakeena. Estrategia kokapenean eta kontrolean zentratzen da, potentzian baino gehiago, jokoaren erritmo lasaiagoa dela eta. Honako hau pilotaren ezaugarriengatik ematen da (Imbuluzqueta, 1999). 

Erreferentzia Bibliografikoak

ALTUBE, T. (1993). Historia del juego de la pelota vasca VAseA. Narria: Estudios de artes y costumbres populares, (61), 36-39.

EFE. (2023, octubre 23). La paxaka, la predecesora del tenis, volverá al claustro de la catedral de Pamplona. EFE. https://acortar.link/HuvHDo

Federación Española de Pelota. FEP. (2025). Trinquete. https://www.fipv.net/cancha/trinquete

Imbuluzqueta Alcasena, G. (1999). Pashaka, un juego de pelota perdido: Patrimonia cultural. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, (73), 447-456.

Erreferentzia Bibliografikoak

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar