Pala eta Paleta
Zer da Pala?
Pala pilota joko bat da, eta normalean pareta batean jokatzen da, jokalariek pala edo makila batekin pilota jotzen dute frontoian joko honek kirolaren azkartasuna eta teknika eskatzen ditu eta bi modalitate nagusi ditu, binakakoa eta banakakoa helburua da pilota bi aldiz lurrean ukitu aurretik itzultzea aurkaria galdu edo huts egitera behartzea (Abrisketa, 2012).
Pala jokoan, jokalariek pala edo palaren moduko tresna erabiltzen dute, pilota kontrolatzeko eta aurkariaren defentsa apurtzeko funtsezko tresna horrek kolpeak gehiago neurtu eta zuzentzen laguntzen du, eta horrek jokoan zailtasun eta erreakzio azkarra eskatzen du pilota kontrolatzeko gaitasuna ezinbestekoa da. Kirol honek bizitasun handiko erritmoa du, eta bakoitzak bere teknika eta estrategia ondo erabiltzen ditu garaipena lortzeko, baina batzuetan taktika sinpleak ere funtzionatzen dute, eta horrek fronton edo pilotalekuan pilota jokoaren baloreak areagotzen ditu, aurkariaren mugimenduak kontrolatzea funtsezko da (Aznar eta Gonzalez, 2008).

Historia
Pala jokoaren historia oso luzea da eta, jatorrian, Espainian sortu zen eskuzko pilota jokoen tradizioaren barruan XVIII. mendean jatorriaren oinarriak pilota jokoen eta beste hainbat kirol tradizionalen antzekotasunetan aurkitzen dira eta hasieran, gizonezkoek jokatzen zuten, baina berehala emakumeek ere hasi ziren parte hartzen
Pala kirolaren jatorrian ez zegoen oraindik antolaketa formalik eta hainbat lurraldetan adar desberdinak agertu ziren, baina 20. mendearen hasieran federazioek arauak ezarri zituzten eta lehiaketa formalak antolatzen hasi ziren, lehiaketan profesionalizazioaren bidea ireki zuten, eta gero eta ikusle gehiago erakartzen hasi zen
Gaur egun, Pala jatorri espainiarraren ondorioz, Espainian eta Latinoamerikan izugarri ezaguna da, baina mundu osoan zabaltzen ari da hala nola Frantzian, Italia edo Mexikon ere gero eta lehiaketa gehiago antolatzen dira, eta txapelketa internazionalak gehitu egin dira, maila profesionaleko jokalariek gero eta arrakasta handiagoa lortzen dute

Pala Motzaren MATERIALA
Pala jokatzerakoan materialak garrantzi handia du, batez ere pala beraren erabilerak jokoaren teknika eta estrategia markatzen ditu pala normalean zurezkoa edo karbonozkoa izan daiteke eta bere pisua eta forma jokalarien eskuaren tamainaren eta pilota jotzeko teknikaaren araberakoa izango da.
Pilota gomazkoa da eta tamaina eta pisu jakin bat du, normaltasunez ez da oso gogorra, baina pisu egokia duen pilota da eta horrek aukera ematen du jokoan kontrol handia edukitzeko, jokalariek pilotaren arabera egokitu behar dute beraien teknikak eta erremateak.
Era berean, kirolariek arropa arina eta erosoa behar dute mugimendua askatzea ahalbidetzeko eta oinetakoak egokiak izan behar dira lurraren aurka trakzio egokia izateko mugimendu azkarrak egiteko, eta horrek lagunduko die taldeko jokalari guztiei ondo prestatuta egoteko (Abrisketa, 2012).

Paleta Argentinaren MATERIALA

Pala Argentinan erabiltzen den pala egurrezkoa izaten da eta luzeagoa da beste modalitate batzuetakoekin alderatuta pala zurruna baina nahiko arina da jokalariak indar handiz jotzeko baina aldi berean pilota kontrolatzeko gaitasuna mantenduz pala horiek eskuz eginda egoten dira sarritan eta jokalarien neurrira moldatuta (Urretagoiena, 2022).
Pilota gomazkoa edo erdi gogorra izaten da eta tamaina ofizial bat izaten du federazioaren arabera pilota sendoa eta elastikoa da eta frontoian hormaren kontra jo eta errebote egiten du forma eta material horiek erabakitzen dute jokoaren erritmoa eta pilotaren ibilbidea.
Kirolariek arropa arina janzten dute eta oinetako egokiak erabiltzen dituzte frontoiko lurzorura egokitzeko babesak ere erabil daitezke batez ere eskuetan edo ukondoetan pilota oso azkar doan kirola izanik lesioak saihestea funtsezkoa da.
Pala Motzaren ESPAZIOA
Pala motza jokatzen da frontoi batean eta normalean 36 metroko edo 30 metroko frontoiak erabiltzen dira frontoi horiek pareta nagusi bat dute eta pilotak bertan jo behar du partida garatzeko frontoiaren lurra leuna eta egokia izan behar da pilotaren errebotea erregularra izan dadin.
Espazioak ez du alboko paretarik behar baina horma nagusiaren inguruko eremu zabal eta garbi bat behar da jokalariek askatasunez mugitzeko frontoiaren markak eta eremuak ondo seinaleztatuta egoten dira eta horrek jokoaren garapena errazten du baita arbitrajea ere.
Pala motzaren espazioa askotan erabilera anitzeko kirol instalazioetan aurkitzen da eta horregatik kirol hau askotan eskoletan edo udal kiroldegietan praktikatzen da pilotalekuaren egitura erraza dela eta oso eskuragarria da eta horrek laguntzen du kirolaren hedapenean eta praktikaren erraztasunean.

Paleta Argentinaren ESPAZIOA
Pala Argentina jokatzen da frontoi itxi edo irekietan eta gehienetan 36 metroko edo 30 metroko frontoiak erabiltzen dira horma nagusia pareta sendoa da eta bertan pilota jo behar da eta jokalariek lortutako puntuak kontuan hartzen dira pilotalekua zabala eta garbia izan behar da jokalariek lasai mugitzeko.
Frontoiaren alde batean pareta bat izaten da eta batzuetan alboko pareta ere egon daiteke baina ez beti pilotalekuak markatuta egoten dira eta arau ofizialek neurri jakinak eskatzen dituzte jokoa garbi eta zuzen garatzeko lurra laua eta irristagaitza izan behar da pilotaren errebote egokia bermatzeko.
Espazio horiek Argentinako kirol klub askotan aurki daitezke eta askotan eskolako kirol programetan sartuta daude hala nola kirol elkarteetan frontoi horiek belaunaldi askoren kirol bizitza markatu dute eta oraindik ere Pala Argentina bizirik mantentzen dute.

Pala Motzaren TEKNIKA
Pala motzean teknika oinarrizkoa da baina oso zehatza izan behar du jokalariak pala txikiagoa erabiltzen dutenez pilota kontrolatzeko eta zuzen bidaltzeko trebetasun handia behar da kolpea ahalik eta ondoen ematea gakoa da pilotak horman errebote egokia izan dezan.
Kolpeak normalean azkarragoak dira eta palaren tamainak aukera ematen du eskumuturrarekin fintasun handiagoz kolpatzeko kolpe nagusien artean aurreko boleak atzeko boleak eta aireko kolpeak daude jokalariak unean uneko erabakiak hartu behar ditu eta teknikoki oso ondo moldatu behar du.
Era berean mugimendua oso garrantzitsua da oinen kokapena eta gorputzaren jarrera egokia funtsezkoak dira pala motzean jokalariak beti prest egon behar du hurrengo kolpea jasotzeko eta pilota kontrolatzeko gaitasun hori praktikaren eta trebakuntzaren emaitza izaten da (Urretagoiena, 2022).

Paleta Argentinaren TEKNIKA
Pala Argentinan teknika indarrean eta zehaztasunean oinarritzen da pilota abiadura handian bidaltzen denez kolpea zuzen eta indartsu egitea ezinbestekoa da pala luzeagoak eta zabalagoak aukera ematen du kolpeari energia gehiago transmititzeko eta horrek eragin handia du jokoan.
Kolpe mota ezberdinak erabiltzen dira hala nola aurreko boleak aireko kolpeak eta kontraerasoak pilota kontrolatzea eta kokapen egokia izatea funtsezkoa da defentsa eta erasoa tartekatuz eta une bakoitzean erabaki egokiena hartuz jokalariek errendimendu hobea lortzen dute.
Mugimenduak azkarrak eta eraginkorrak izan behar dute eta gorputzaren koordinazioa funtsezkoa da oinen posizioa palaren norabidea eta begi esku koordinazioa lantzen dira entrenamenduetan teknika egokia lantzea funtsezkoa da bai hasiberrientzat bai profesionalentzat.

Pala Motzaren TAKTIKA
Pala motzean taktika ezinbestekoa da partida bat irabazteko pilotaren abiadura oso handia denez jokalariak ez du beti denbora handirik pentsatzeko baina horregatik aurretiko plangintza eta aurkariaren mugimenduak irakurtzea funtsezkoak dira.
Taktikaren barruan pilota leku estrategikoetan uztea pilota motz edo luze bidaltzea eta aldian behin indar kolpeak egitea sartzen dira askotan jokalariek aurkariaren ahuleziak bilatzen dituzte eta horiek aprobetxatuz joko erritmoa beren mesedetan moldatzen dute.
Gainera defentsarako taktika ere garrantzitsua da pilotari bat defentsan dagoenean lasai jokatzea eta aukera hobe baten zain egotea sarritan erabakigarria izan daiteke joko honetako bizkortasuna kontuan hartuta norberaren burua kokatzea eta pilota nondik etorriko den aurreikustea estrategikoki oso baliagarria da.

Paleta Argentinaren TAKTIKA

Pala Argentinan taktika jokoaren oinarria da pilota nora bideratu nola kolpatu eta noiz erasotu edo defendatu behar den ondo jakitea oso garrantzitsua da aurkaria estutzea eta bere ahuleziak baliatzea helburu estrategikoa da.
Jokalariek pilota leku deserosoetara bidaltzen saiatzen dira aurkaria mugiarazteko eta bere erantzunak zailtzeko batez ere aurkariaren atzealdea edo alde ilunak bilatzen dira pilota bertara bidaltzeko eta defentsan mantentzeko gaitasuna behar da estrategia batetik bestera igarotzeko.
Binakako modalitateetan taldekideen arteko koordinazioa oso garrantzitsua da bakoitzak bere espazioa eta rolak ondo definitu behar ditu eta konfiantzan jokatu behar dute komunikazioa eta aurretiko plangintza funtsezkoak dira taldeak arrakasta izan dezan.
Erreferentzia Bibliografikoak
Abrisketa, O. G. (2013). Cuerpos desplazados. Género, deporte, y protagonismo cultural en la plaza vasca. AIBR: Revista de Antropología Iberoamericana, 8(1), 83-110.
Aznar Miralles, R., eta González Rivera, M. D. (2005). Metodología para la enseñanza de los juegos y deportes de pala y raqueta por parte de los maestros/as de la provincia de Alicante. Actividad física y deporte: ciencia y profesión, 7, 19-25.
Urretagoiena Kortadi, N. (2022). Del suelo al cielo: el fronton como hueco habitado.