Nondik dator eta bere Historia

05.03.2025

Iparraldeko Herri Kirola

Zenbait joko tradizional iparraldean XX.mendera aldera jada ezagunak zirenak, ez ziren ohikoak hegoaldean. Iparraldean lehiatzen ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako sokatira talde batzuk bertoko jokoak bereganatu zituzten Euskal Herriosora hedatuz 80. hamarkadaren hasieran, ingudea barne (Mendizabal et al., 2009).

Sutegien eta Errementarien lana

Herri kirolen modalitate gehienek bezala, joko honek ere, bere jatorria lanbide tradizional batean du, kasu honetan errementarien eta sutegietako langileen jardunean. Burdina berotzen eta forma ematen zuten bitartean, oinarri sendo eta egonkor bat behar zuten metala moldatzeko. Horretarako, ingude handiak eta pisutsuak erabiltzen zituzten. Hala ere, lan zehatzagoak edo finduagoak egin behar bazituzten, ingude arinagoak eta txikiagoak behar izaten zituzten. Ingude hori ez zen astuna eta ingude nagusiaren gainean jartzen zuten bertan zulo bat eginez eta bertan finkatuz, malgutasun handiagoa sortuz (Alkorta, 2005).

Beraz, egoera honetatik, non ingude txiki hori oinarritik altxatu behar zen, kirol erronkara pasatuz joan zen denborarekin.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar