Instalakuntzak eta Materiala

03.03.2025

Ingudea

Mutilezko zein nesken kategoriatan ingudea erabiliko da bai beheko zein goiko oinarriak jotzeko. Alde bakarra ingude honen neurriak eta pisua izango dira mutiletan 18 kilokoa izanik, nesketan 10 kilokoa den bitartean. Horrez gain, mutilenak ingudearen puntatik oinarriraino bitarteko altuerak 320mm-koa izan behar du eta 600mm-ko luzeera izanik. Heldulekuak lauak izan ohi dira 40mm-ko diametroa dutelarik eta 160mm-ko luzeera gutxienez. Emakumezkoen kasuan, inoiz ez ditugu aurkituko aipatutako neurriak baino handiagoak diren ingudeekin topatuko. 

Horrez gain ingudeak jo behar dituen bi txapa aurkitu ditzakegu proba honetan. Goiko txapa, "bisera" ere deitua, laukizuzen forma duen xafla da, 500mm-ko luzeera gutxienez eta 400mm-lo zabalera izan behar dituena. Beheko xafla, oinarria, biseraren paraleloan kokatuko da, egur trinkozko laukizuzena izaten da, metro bat luze eta 200mm zabalerakoa (Mendizabal et al., 2009) .

Herriko plazak

Joko tradizional estatikoa den heinean ez dira beharrezkoak izango espazio zabalak eta luzeak praktika aurrera eramateko, lokotz bilketan edo sokatiran gertatzen ez den bezela. Horrexegatik, berez ezinbesteko den espazioa baino ez erabiliko dugu prakatikan zehar, hala ere, joko tradizional hau betetzeko normalena izan ohi da herriko plazak, frontoiak eta honelako ekitaldietarako erabiltzen diren leku publiko zabalak erabiltzea, segurtasun neurri bezala perimetro bat ezarriz.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar