Lokotx-bilketa

Zer da lokotx-bilketa?

Otxara batean lokotx-kopuru zehatz bat ahalik eta azkarren biltzean datza. Lehiaketa hainbat parte-hartzaileren artean egiten da aldi berean. Lokotx guztiak saskian sartzen dituenak irabazten du lehenengo. Gaur egun egurrezko makilatxo txikiak erabiltzen dira lokotxak erabili beharrean. 21 zutabe edo marra jarri beharko dira, egurrezko lokotxak zutabe bakoitzan jarriz. Banaka hartu behar dira lokotxak eta takdeko bat irtengo da lokotz bila, bera heldu arte ezin izango da hurrengoa irten.

Nondik dator? Zein da bere historia?

Batzuentzat bere jatorria uzta-lanekin lotuta dagoen bitartean (artoaren bilketarekin, zehazki), beste batzuek haurrentzako jolas soil baten inguruan kokatzen dute lanaren hastapen gisa. Nolanahi ere, bere jatorria zalantzazkoa da eta, herri-kiroletako ia diziplina guztiekin gertatzen den bezala, historiaren korapiloan galtzen da. Proba gogorra da, sei minutu baino gehiagokoa, eta ez dago denborarik atseden hartzeko, ezta estrategia landuegiak egiteko ere. Hala, diziplina honetan lehiatzen diren kirolari gehienak atletismoko mundutik igaro dira (Sainz eta Mateos , 2009).

Laurogeiko hamarkadako menderatzaile nagusia Ignacio Idoeta «Atxua» (Berriatua) izan zen, aldi berean Euskadiko Kros Txapelduna izan zena. Laurogeita hamarreko hamarkadan Eugenio Cordobak eta Santiago Azurmendik hartu zuten lekukoa. Mende berrirako sarrerak diziplina honetako bi dominatzaile berri izan zituen, Abel Onaindi bizkaitarra eta Fernando Etxegarai nafarra, euren nagusitasuna 2006ra arte luzatu zutenak. 2007an Eneko Garmendia gipuzkoarrak irabazi zuen proba, eta segundo batez gainditu zuen bigarren sailkatua, Iñaki Ekisoain (Sainz eta Mateos , 2009).

Materiala eta espazioa

Lokotxen neurriak (txapelketa ofizialetan egurrezko makilak erabiltzen dira) honako hauek dira: 14-20 zentimetroko luzera. Biribilak badira, 2,5 eta 3,0 zentimetro arteko diametroa izango dute, eta karratuak badira, 2,5 eta 3,0 zentimetro arteko aldea. Zumezko saskietan biltzen dira (otzarak) eta saski bat parte-hartzaile edo talde bakoitzeko. Otxara guztiak berdinak izan behar dira (Alkorta, 2005).

Araudia

Lokotxak lerro batean jartzen dira, lehena saskitik 1,25 metrora egon dadin. Gainerakoak distantzia berberaz bereiziko dira. Lehiaketa ofizialetan emakumeek 25 lokotx bildu behar dituzte eta gizonek 50. Jokoa 50 lokotx biltzea bada helburua, bi jarriko dira marka bakoitzaren gainean. Erakusketa lehiaketetan, jokoa 75 lokotxetakoa bada, hiru jartzen dira marka bakoitzean, eta lau 100 bada (Sainz eta Mateos , 2009).


Parte-hartzaileek banan-banan bildu eta sartu behar dituzte lokotxak saskian. Kornubia ezin da bildu aurrekoa oraindik saskian ez badago. Akats edo gaizki-ulertu baten ondorioz, parte-hartzaileren batek lokotxa sartzen badu saskian aurrekoa baino lehenago, epaileak zigorra ezarriko dio parte-hartzaileari, jatorrizko posiziotik 1,25 metro urrunago zegoen lokotxa berriro jarriz. Parte hartzaileek edozein ordenatan bil ditzakete kornubiak  (Sainz eta Mateos , 2009).

Hezkuntzarako proposamena

Lokotx-bilketa hezkuntzan lantzeko hainbat aldaera desberdin egin ditzakegu. Joko-jolas ugari daude, baina lehenik eta behin progresio bat egingo dugu. 

"Tres en raya": 

4-5 pertsonetako taldeak egin eta daukagun espazioan "hiru lerroan" jolasean jardungo gara, lokotxak erabiliz eta petoak edota txinoak ordezkatzen. Taldeak ilaran ipini eta lokotxak aurrerago dauden 9 uztail baten barruan ipini behar dira, bakarrik lokotx bat eraman ahal da taldekide bakoitzeko. Talde bakoitzak duen hiru lokotxak behin uztailetan egonda, hurrengoak lokotx horiek mugitu behar ditu, ezin da hurrengo taldekidea atera taldekideak eskua eman arte. Taldeen helburua hiru lokotx lerroan ipintzea da, beste taldea oztopatzen duen bitartean.

Lokotx-en progresioa: 

1-Behin berotuta, taldeetan daudela, talde bakoitzari otxara bat egokitu eta esango diegu lokotxak hartzea eta 20m-ra gutxi gorabehera lokotxak lurrean uztea, denak batera. Taldekideak banaka atera eta eskua eman hurrengo taldekidea ateratzeko.

2- Ondoren eta amaitzean, lurrean dauden lokotx horiek hartu beharko dituzte, banaka, eta helburua izango da bueltan otxaran sartzea lokotxa, otxaratik 2-3m-ra daudela. Taldekideak banaka atera eta eskua eman hurrengo taldekidea ateratzeko.

3- Hurrengo jolasan, talde bakoitzari eskatuko diegu forma bat edo hitz bat marraztea daukaten lokatzekin, forma originalena edo dibertigarriena premiatzen. 2 minutu izango dituzte forma pentsatzeko eta taldekideak banaka atera eta eskua eman hurrengo taldekidea ateratzeko.

4- Bariante bezala jolas berdina egingo dugu, baina taldeak desegiten eta klase osoa talde batean ipintzen, haien artean kooperazioa sustatzeko.

5- Amaitzeko, lokotx-bilketa erreala egingo dugu, baina 25 edota 50 lokotx ipini beharrean, distantzia laburragoan jolastuko dugu 15-20 lokotx ipintzen.

Erreferentzia bibliografikoak

                Alkorta, R. C. (2005). Modalities of herri kirolak for the new generations. Euskal jokoa eta jolasa, 179.


Mendizabal Elordi, I., Lizarraga Sainz, K., eta Fuentes Mateos, J. M. (2009). Guia para la enseñanza de herri-kirolak. Gobierno Vasco.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar